XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikerlariek denboran atzerago joanez azterketak egiten badituzte, HIESaren kasuren bat edo beste ager daiteke.

HIES infekzioaren frogak lortzeko, Manchesterreko ikerlariek polimerasen katen erreakzioa (PCR) erabili zuten.

Teknika honek material genetikoaren kantitate handien arrastoa segitzea ahalbidetzen du kasu honeten DNA probiralarena.

Material genetikoa anplifikatuta eta DNA oinarri harturik, bere identitatea zehaz daiteke.

Aipatu katen erreakzioaren desabantaila bat kutsatzaileekiko duen sentikortasuna da.

Iraganean emaitza faltsuak lortzearen arrazoietako bat hori izan da, hain zuzen ere.

Oraingoan, kontu handiz egin dute ikerlariek beren saiakuntza eta ehun-lagin desberdinetan emaitza berberak lortu dituzte.

Zoritxarrez, itsasgizon honi buruzko informazio gutxi daukagu: ez da bere historia medikoa ezagutzen eta ezta 1959, urtea baino lehen bisitatu zituen herrialdeak zeintzuk izan ziren ere.

MINBIZIAREN KONTRAKO SENDAGAIA A bitaminatik lortutako azido erretinoikoa erabilita minbizi-zelulak zelula normal bilakatzen omen dira.

Sendagaia Xangai-ko unibertsitatean aurkitu eta laborategi frantses batek prestatu du.

Pariseko Saint-Louis ospitalean probatu dute gero Laurent Degos doktoreak eta bere laguntzaileek.

90 egunez azido erretinoikoa emanda leuzemiak jotako hogeitabi gaixorekin egin dituzte probak.

Hamalau gaixori zelula kaltetuak erabat sendatu dizkiete, beste lau ez dira erabat sendatu, hiru gaixo hil egin dira eta beste batek lehenean darrai.

Mikroskopioz begiratuta, zelula kaltetuak transformatu eta zelula normalen itxura hartzen dutela ikusten da.

Emaitza hauek, beste bide bat ireki dute minbiziaren kontrako ahaleginean.

JAURTIGAILUAREN ARAZOAK BUKATUTZAT JO DAITEZKE.

NASAko funtzionariek orain dela hilabete inguru adierazi zutenez, Columbia eta Atlantis jaurtigailuetako depositoetan aurkitutako erregai-ihesak jatorri desberdinekoak izanik konpontzea erraza izan daiteke eta denbora gutxi barru berriro hegan egiteko prest egon daitezke.

Atlantiseko ihesa ekainaren bukaeran militarren ezkutuko karga bat jaurtikitzeko prestatzean detektatu zen.

Lehenago Columbian ikusitako arazoetan oinarrituz.